ONE Calvin Klein lurrinaren analisia - Izaro Beneitez

 Izaro Beneitez naiz eta gaur Calvin Klein markak duen One deituriko lurrina aztertuko dut.

One lurrina 1994. urtean atera zen eta urteak pasa arren  haren salmentak onak izaten jarraitzen dira. Lurrin honek 200ml-ko eta 100ml-ko ontziratzeak ditu, noski txikianmerkeagoa da. Handiaren prezioa 50€-koa da gutxi gorabehera, denda ezberdinen artean alderatuta, eta 100ml-koa 30€ inguruko prezioa.

One-ren usainak askoren batuketa da eta hiru ataketan sailkatzen dira. Lehenengoa, pinaburua eta papaia; bigarrena, intxaur muskatua, bioleta eta arrosa; azkenik, ambar eta haritz goroldioa usainak ditu. Esan dezakegu lurrin berdea dela, freskagarria eta oso gabia. Udan oso gomendagarria da ematen duen usain freskoagatik. Honi esker, lurrin hau publiko guztiarentzat bideratuta dago. Neskak eta mutilak eraman dezakete, unisex da eta adinaren aldetik gazteei gomendatzen zaie, baina adin guztiko pertsonak darama dezakete.

Nire balorazioa: 7/10



Iruzkinak