L'EAU D'ISSEY - ISSEY MIYAKE
Freskoa, elegantea, sentsuala, sofistikatua eta femeninoa. Horiek dira fragantzia hau hoberen deskribatzen duten adjektiboak.
Diseinatzaile japoniarraren fragantziarik ezagunena da, L'eau d'issey. 1992an merkaturatu zen, eta 30 urte geroago, prestigio handiko perfume bat izaten jarraitzen du: mundu mailako top 10ean dago, salmentei dagokionez.
Lore usain akuatiko bezala ezagutzen da bere usaina, eta aroma desberdinak uztartzen ditu: loto, jazmin, peonia eta azuzena aromak, esaterako. Larrosa aroma fin bat ere antzeman daiteke, eta behin eta berriro usaintzeko gonbita egiten du.
--------------------------------------------------------
Egilea: Nagore Garmendia
Musika: Killing me softly - Joseph Vincent
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina