Lacoste Essential

 


2005ean kaleratu zan lurrin hau, honen sudurra Laurent Bruyene izanik.

Uzten duen estela frutala da, gehienbat mandarina, sagarra, lavanda edota anana usaina. Estela luzea uzten du, eta guztiz nabaritzen den usaina dauka. Ez dut uste inor ez denik konturatuko eramaten duzunik.

Nik erabili dudanean erraz 5 ordu luzez honen usaina izan dut, berdin dio kirola egiten, kopa batzuk hartzen edo zertan joan naizen. Edozein momentutarako balio duen usaina da, ez delako bat ere ez fuertea eta.

Pack desberdinetan saltzen dute lurrin hau. Bera bakarrik 49,95 eurotara aurkitu ahal da. Hala ere, hidratante eta gelekin batera ere saldu ohi dute, 89,95 eurotara.

Guztiz gomendatzen dudan lurrina da kokodriloaren markaren Essentials deiturikoa, probatu ezazu!

Andoni Sierra



Iruzkinak