Pradaren Infusion D´Iris perfumearen analisia- Esti Velez

Kaixo! Esti Velez naiz, eta Pradaren Infusion D´Iris perfumearen analisia egin dut.

Infusion D´Iris, lore-notak eta amaderatuak dituen Pradak  2007an sortutako fragantzia da  eta Les Infusions de Prada bidumaren barruan dago. Daniela Andrier lurringileak sortu zuen eta iraganeko tradizioei keinu egiten dien perfumea da. 

Laranja, mandarina, zedroa, intsentsua… horiek eta gehiago haurtzarora bidaiatzeko. Lurrinaren usain gozo eta leunak oreka eta lasaitasuna transmititzen ditu,  mundu kaotiko batean armonia lortu nahian.

Perfumeak erabat ihes egiten die estereotipo femeninoei. Ez da identifikatzen profil jakin batekin, ezta adin-tarte espezifiko batekin ere, egunero erabiiltzeko egokia den lurrina bilakatuz. 

  • Usaimen familia: Musketa, lore-notak eta amaderatua.

  • Irteera notak: Laranja, Mandarina eta Nerola.

  • Bihotz oharrak: Betiberra, Zedroa, Intsentsua eta Benjuía.

  • Atzeko oharrak: Irisa.

 



Erabiltzeko gomendioak: Eskumuturrean eta ukondoetan jarri perfumearen indarra handitzeko

Prezioa: 100ml 65 euro inguru  

Balorazioa: 8/10 → Iraupenak lurrinaren usain oso ona mugatu eta baldintzatzen du, perfumearen kalterako


Iruzkinak