Gardenia, kafe-bainilladun lurrin unisexa

 

Galarnia lurrina 2021. urtean merkaturatu zen lehen aldiz. Garai hartan, ordea, ez zen salmenta handiko produktu bat izan, izan ere, lurrinen merkatu handiek ez zuten hura saltzen eta beraz, denbora tarte luze bat pasatu zen jendeak lurrin hau bereganatu arte. 2022. urte hasieran arrakasta izugarria lortu zuen adintarte guztientzako aproposa den lurrin kafe-bainilla zaporedun gozo eta leun honek eta ordutik gaur arte, oihartzun handia izaten ari den lurrina da honakoa, batez ere gazteentzako eginak diren arropa dendetan. Usainak, bere horretan, luze irauten du (12 ordu inguru) eta oso aproposa da egun luzeetako planetarako. Hala ere, nahiko garestia den lurrin bezala kalifikatuko nuke, izan ere, 80ml-tako flasko batek, adibidez, 110 euro balio ditu eta hori baina prezio merkeagoan ezinezkoa zaigu aurkitzea. 


Nire puntuazioa: 7.75/10



https://youtu.be/dEQHJquBuNY












Iruzkinak