Gaurkoan Carolina Herreraren Good Girl lurrina aztertzetera nator.
Good Girl lurrina, Carolina Herreraren "Ámbar Floral" familiaren lurrina da. Good Girl 2016an atera zen eta Louise Turner izan zen kolonia honen sortzailea.
Izugarrizko salmentak izan zituen lurrin honek 2016an baina urte bat beranduago, 2017an, beherakada izugarria izan zuen. Hurrengo urteetan salmenta zerbait igo da eta nahiko lineal mantendu da gaur egun arte.
Osagai nagusiak hurrengo hauek dira: Almendra, Kafea, Bergamota eta Limoia. Hauez gain, osagai hauek ere erabili dira usaina indartzeko: Laranjondoaren azahar-lorea, lirio-sustraia, bulgariako arrosa... Usain enigmatikoa dauka kolonia honek, aldatu egiten baita orduak igaro ondoren, gozo bihurtzen da, bainila esentzia ere baitu.
Nire balorazioa: 9/10
Nire bideoarentzat erabilitako klip-a eta abestia:
Erreferentziatzat hartutako bideoak:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina