ADIDAS CHAMPIONS LEAGUE BEST OF THE BEST_Gorka Correyero


Gorka Correyero naiz eta gaurkoan Adidas Champions League Best of the best perfumearen analisia egin dut.

Adidas modako marka alemaniarra da. Arropa eta zapitilak egiteaz gain, lurrinak ere ditu. Gizon zein emakumeentzat hainbat kolekzio desberdin daude. Gizonentzat zuzendutako Champions Leagueko kolekzioaren barruan hainbat modelo daude eskuragarri: Victory edition, Arena edition, Anthem edition... Gaurkoan, Best of the best edition aurkeztuko dizuet. Kolonia hau nonahi erosi daiteke diru gutxiren truke, gehienak 5€ eta 20€ arteko balioa dute, tamainaren arabera. Bi tamaina daude: 50 ml eta 100 ml.

Usainari dagokionez, UEFA kolekzioko guztiek antzekotasun asko dituzte haien artean. Egunerokotasunean erabiltzeko oso egokia da, usain freskoa, energia eta garbitasuna eragiten baitu. Honako hau egun freskoetarako oso egokia da, nahiz eta urte osoan zehar erabili daiteke. Hona hemen koloniaren hainbat ezaugarri:

  • Osagaiak: Lavanda, limoia, violeta
  • Estela: moderatua
  • Usainaren intentsitatea: moderatua
  • Fraskoa kristalezkoa eta transparentea da
  • Tapoia egonkorra da
  • Prezioa: 50 ml, 7€; eta 100 ml, 15€
  • Erreferentziak: Adidas Champions League koloniaren analisia - olorOSO





Iruzkinak