Zara moda-denden kate bat da. Inditex talde espainiarraren enpresa famatu eta zabalduena da. Munduan zehar, 900 denda ditu 62 herrialdetan, horietatik 270 Espainian. Nahiz eta arropa saltzeagatik famatuak izan, beste produktu batzuk sortu eta saltzen dituzte, hala nola, perfumeak. Kasu honetan ZARA Man Gold perfumearen azterketa prestatu dut. Gizonezkoentzat diseinatutako lurrina dela aipa genezake. Man Gold 2017an kaleratu zen eta zurezko usaimen familiari dagokio. Usaimen piramideari dagokionez, hauek dira nabarmendu ditudan perfumearen hiru notak:
- Hasierako nota: Limoia (lima azidoa)
- Bihotzeko nota: Praline eta kanela
- Fondoko notak: patxulia eta kardamomo beltza
Azken urteetan hainbat perfume ezberdin erabili ditut. Gaur egun 3 kolonia ezberdin erabiltzen ditut, eta kolonia hau gehien erabiltzen dudana da. Prezioagatik, eta gehien bat duen usaimenagatik; asko gustatzen zait. Modelo hau deskatalogatuta egon arren, modelo berritua atera berri dute ZARA-ren webgunean. Hamar euro inguruko prezioa izanda, oso aukera ona iruditzen zait egunerokoan erabiltzeko. Analisian erakutsi dudan fraskoa 100ml-koa da, 3 orduko iraupena izan dezake gehien bat eta metro bateko proiekzioa dauka.
Hona hemen beste bideo bat, koloniaren review-a egiten duena:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina