Paco Rabanne One Million perfumearen analisia

Kaixo lagunok! Aratz Garai naiz eta gaur Paco Rabanne One Million perfumearen analisia egingo dizuet fragantzia izugarri hau ziztu biztian erostera jo dezazuen!

Paco Rabanne marka propioa da, fragantzia marka Francisco Rabaneda Cuervo pasaiatarraren marka ezaguna da mundu mailan, hainbat fragantzia desberdin egin dituen arren hau da ezagunenetarikoa.Usain hau 2008an atera zen eta iraultza handia izan zen, gaur egun klasiko bat da. Beste markek, izan zituzten salmentak ikusita, antzeko lerro berriak atera zituzten. Nolabaiteko berotasuna du, baita intentsitate eta finkapen nabarmena ere. Udazkenerako edo negurako gehiago ikusten dut, ez baitut fresko aurkitzen. Usaimenari dagokionez hauek dira perfumean bereizi ditzakegun hiru notak:

-Irteera oharrak: pomeloa, menda eta mandarina gorria.

-Bihotzeko notak: arrosa, kanela eta ohar espezializatuak.

-Atzealdeko notak: larrua, nota maitatuak, anbar eta patxuli hindua.


Pertsonalki izugarri gustatzen zait, bere usaina oso bizia da, baina ez da gogaikarria. Iraupen luzea du eta bere ontzia oso polita eta erosoa da erabiltzean. Prezio garestia du, baina amaitzen den bakoitzean min ematen dizun lurrin horietakoa da, eta korrika zoaz berriz ere erostera. Nik aurkeztu dudan kolonia 100ml-koa da. Perfume honi nik 8/10 -eko puntuazioa emango nioke, garestiegia dela uste dut, aldiz, usaina asko gustatzen zait eta edozein momenturako erabiltzen dut.






Perfume hau erosi nahi baduzu, Webgune hauetan clickatu:

Douglas: 57,99 euro
Paco Perfumerias: 57,95 euro

Kolonia honi buruzko beste hainbat bideo egin dira sare sozialetan, perfume honi buruz gehiago jakin nahi baduzu eta interesatuta bazaude hemen erreferentzia gehiago dituzue:

- J Alvarez



-Baroma 21


-Isra Moreno 



Paco Rabannek hainbat perfume ditu salmentan, Paco Rabanne One Million ez da bakarra, bertan behean utziko dizkizut hainbat:

-Paco Rabanne Black XS

-Paco Rabanne Invictus
-Paco Rabanne Pour Homme


Gehiago jakin nahi baduzu jarri nirekin kontaktuan: arazto2@gmail.com







Iruzkinak