Kaixo! Gontzal Galán naiz eta gaurkoan K by Dolce&Gabbana Eau de Toilette izeneko perfumearen azterketa edo analisia burutuko dut.
Argazkia: Dolce&Gabbana |
Dolce&Gabbana Italiako moda enpresa bat da, Domenico Dolce eta Stefano Gabbanak 1985an sortua. Bere hastapenetan arroparen diseinuan soilik zentratuta ibili bazen ere, Dolce&Gabbana firma perfumeen munduan murgildu zen duela hainbat urte. Oraingoan, K by Dolce&Gabbana Eau de Toilette izenekoa aztertuko dugu. Dolce&Gabbanaren perfume hori Nathalie Lorson perfumistak sortu zuen 2020an. Lurrinak oso usain bereizgarria du eta nik erabili ditudanen artean hoberena da. Gainera, usain zitrikoa duen perfumea da, metro bateko proiekzioa duena eta lau orduz irauten duena. Fraskoari dagokionez, sinpletasuna da bere ezaugarririk nabarmenena, oso diseinu minimalista baitu; hala ere, fraskoaren tapoiak dinamika hori hausten du, oso deigarria den koro bat delako. Perfume hau eskura nahi izatekotan, edozein lurrindegian aurkitu daiteke. Hain zuzen ere, nik Arenal lurrin-dendan erosi nuen 50 eurotan. Edonola ere, Interneten erosteko aukera ere badago, Notino bezalako webguneetan.
Puntuazioa: 8,5/10
K by Dolce&Gabbana Eau de Toilette delakoaren 100 mililitroko bertsioa hurrengo lurrindegi hauetan eskura dezakezu:
Notino: 62,20€
Douglas:49,99€
Arenal: 49,99€
Amazon: 47,62€
Ondoren, Dolce&Gabbana enpresa berak kaleratutako iragarkia ikus dezakezu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina