YSL - Y perfumearen azterketa edo analisia

 Yves Saint Laurent etxearen "Y" eau de parfum 2018ko perfume bat da, Dominique Ropion perfumegilearena eta fougere aromatikoaren usaimen familiakoa. 

Hasierako notak sagarra, jengibrea eta bergamota izango lirateke. Bihotzeko notak salbia, ipar orre baia eta geranioa dira, hau da, lore ala berde usainak. Oinarrizko notak egurrezkoak dira. 

Versace Erosen modernizazioa dela esan ohi da. Usain fresku (hasieran) eta goxoa (amaieran), iraumen handiduna (+10 ordu), egoera guztietan erabiltzeko modukoa eta potentziaduna (oso ondo proiektatzen du lehen 3-4 orduetan).

Behin eta berriz erosteko perfumea da, bere neba-arrebak (YSL edt eta YSL parfum) baino hobea nire ustez. 

Duen alde txar bakarra nire ustez prezioa da, nahiko garestia baita (70 euro bueltan 100ml Douglas-en). Hala ere, oso erosketa ona delakoan nago.

Nire puntuazioa 9.5/10 da.



Beste analisi batzuk dituzu ondoko bideoetan, gaztelaniazko edota ingelesezko bideoak izanik.

Jeremy Fragrance, Alemania-Ameriketako Estatu Batuak:


Fraganceando, Espainia:


Baroma21, Amerika:



Zurea nahi duzu? Hemen erosi dezakezu: 

Douglas

El Corte Inglés

Primor







Iruzkinak

  1. Erantzunak
    1. Eskerrik asko mutil! Bai, ikaragarria da, baita perfumea ere.

      Ezabatu
  2. Erantzunak
    1. Gomendatua %100. Klasekide guztiak maiteminduta izango dituzu. Baita maisu eta andereñoak ere.

      Ezabatu
  3. Nire lagunen artean inbidia sumatuko dut honako fragantzia hau probatu ostean!!

    ErantzunEzabatu
  4. Telebistako iragarkietan eta denda guztietan dagoen perfume edo lurrina arrunta bihurtzen da eta hortxe egon daiteke problema YSL Y perfumearekin. Lurrin bitxiak eta arraroak nahi dituztenek seguraski ez dute Y erosiko. Hala ere, zure presentazioa ikusitakoan, asko salduko da eta Yves-ek eskerrak emango dizkizu, Iturbe jauna.

    ErantzunEzabatu
  5. Konbentzitu nauzu... noizbait erosi beharko. Versace-ren Eros badaukat etxean eta oso maite dut. Ea Y perfumeak ez didan hutsik egiten.

    ErantzunEzabatu
  6. Ondo burututako aurkezpena, Iker. 1080 pixeletara egindakoa eta nahiko natural dena azalduta. Lokuzioa agian hobetu behar. Gainerakoan, primeran post honetako datuak ere ondo ageri direlako. Segi horrela.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina