Data: Urriak 30, 2021
ORIGEN Bodybell taldeak 2016an Eva Gonzalez aurkezlearekin batera ateratako perfumea da. Duela 5 urte Bodybellek celebrity ezberdinekin kanpaina bat burutu zuen fragantzia ezberdinak ateratzeko, eta horien artean hauxe merkaturatu zuen.
Bere usaina dotorea eta diskretua da izatez, eta 30-35 urteko emakumeei zuzentzen zaie bereziki. Hala ere, gazteagoek erabili dezkete, noski, baina seriotasun edo heldutasun maila altuagoa erakutsiko lukete.
Hainbat nota nabaritu ditzakegu usainaren fase ezberdinetan:
Usain nagusiak (irteerakoak):
- Limoiondoaren lorea
- Bergamota
- Irisaren zigilu apolbatua
- Jazmina
- Arrosa zuria
Finkatzeko usainak (ia antzemanezinak):
- Vetiverra
- Anbarra
- Musketa
Perfumeak proiekzio txikia du, metro-metro erdira besterik ezin da ondo usaindu. Urrunagotik benetako usainik antzematea zaila da, baina bere helburua betetzen du: diskretutasuna. Udazken eta negurako aproposa da, eta esan bezala, egoera dotoreetan erabiltzeko modukoa.
Irupena ere ez da oso luzea, behin 2-3 ordu igarota (besteenganako) indarra ia erabat galtzen du, baina aplikatutako zonaldean 6 ordu iraun ditzake.
Prezioa: 19.95€ * (100mL).
*Jada ez dago eskuragarri.
Bideoa: Maixa Utrera
- Alimarketena
- Ellek Eva Gonzalezi egindako elkarrizketa
- Parfumorena - nota baxua eman diote erabiltzaileek (4,6)
- Douglasena
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina