Good Girl perfumearen analisia

Data: Urriak 30, 2021

Good Girl Carolina Herrera diseinatzailearen perfumea da, 2016. urtean merkaturatu zuen. Egun emakumeen artean perfume salduenetako bat da, izatez 2019. urtean Espainia mailan top 4 postuan zegoen.

Bere estetika dotoreak, takoi formak, arreta deitzen du, eta gainontzeko perfumeengandik bereizten du, ezbairik gabe. 

Notak:

  • Kafea
  • Kakaoa
  • Bainila
  • Almendra
  • Lore-notak: Besteak beste, akara eta jazmin lore zuriak.

Iraupen luzeko perfumea da, 12h baino gehiago iraun ditzake azalean. Negu edo udazkenerako aproposagoa udako egun beroetarako baino.

Bildumazaleentzat hainbat diseinutako takoiak daude eskuragarri: Klasikoa beltza da, urrezko takoiarekin. Alabaina, Carolina Herreraren webgunean denetariko diseinuak aurkitu daitezke, brilantinaz beterikoak, ileguridunak, swaroskiekin...

Prezioa: 82,99€ (80ml, Douglas)



Beste analisi interesgarri batzuk hemen eskuragarri jarraian, gaztelaniaz zein ingelesez.





Perfumea erosteko estekarik merkeenak:

-https://www.zerca.com/belleza-e-higiene/perfumes/perfumes-mujer/good-girl-eau-de-parfum---carolina-herrera/p/pepa-1611319743559-1?gclid=CjwKCAjw2vOLBhBPEiwAjEeK9hPXx2GB_duq4lLbKh8Hv-sD6y2OgcRAsqS6Hhxfogx8S_25xeiSvBoC6BYQAvD_BwE

-https://douglas.es/p/carolina_herrera/ch_good_girl?gclid=CjwKCAjw2vOLBhBPEiwAjEeK9sxvqPTgxdEo_vx048H8kuKDKikSokva9kwdxNMKDbCgZmA-9OfEbhoCjDEQAvD_BwE


Iruzkinak

  1. Aurkezpen polita, Lierni. Gustoko dut non grabatu duzun eta nola txertatu dituzun irudiak bideoan. Datuak oso ondo daude. Beheko URLak loturadunak izan beharko ziren, estekak, alegia.. 1080 pixeletara grabatu duzu goi kalitatea erakutsiz. Segi horrela.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina